itziarko eskola

Publicado en frogak el 2009/11/03 por izuga

Itziarren hainbat urtean eskolarik izan arren ez zen, 2006an berriro ateak zabaldu zituen Itziarko eksolak 25 huarrekin.

urtetik urtera ikasle kopurua handituz joan da eta azken 51 ikasturte honetan bertan haur daude.

denentzako lekurik ez dagoela eta Delegaritzak 27 haur Debara jaistea Erabaki dute. Dena den, entzun dezatela Itziarko Herria datorrela eta horrekin bat ez Itziarko haurrek itziarren ikasten jarraitzearen ALDE gaudela.

Elkartasuna edota iritzia eman nahi izanez gero, sartu zaitez http://www.itziarkoeskola.com helbidean.

IKT-en iritzia

Publicado en IKTak hezkuntzan el 2009/11/02 por izuga

Gaur egungo gizarte aldakor honetan IKTek ezinbesteko garrantzia dute. Mundu globalizatu honek komunikatzeko eta munduarengana hurbiltzeko baliabide berriak ekarri ditu.

Baliabide horiek eguneroko tresna bezala ikusten dituzte haurrek, beraiekin batera hazi eta hezi direlako. Zaharragoak garenok (neu barne), teknologia berrietara egokitzeko zailtasunak edo gogo falta izan ohi dugu. Izan ere, dakigunarekin jarraitzea errazagoa izaten da gauza berriak ikastea baino. Norberaren jakintzaren gain bakarrik eragingo baluke ez luke ardurarik izango, baina aurrean edukiko ditugun ikasleek egunerokotasunean IKTak erabiltzen dituztenez, beraien komunikazio bideetara zuzendu behar gara.

Honengatik, oso interesgarria deritzot IKTen bidez ikasleengana hurbiltzea. Baina hurbilketa horrek ikasleen motibazio eta parte-hartzea bultzatu beharko luke. Honela ikaslea hezkuntzaren parte sentitu eta hezkuntza eredua hobetu ahal izateko.

AURKEZPENA

Publicado en frogak con etiquetas el 2009/10/26 por izuga

sako2

Itziar Zulaika naiz. Itziarren bizi naiz eta administrazioa ikasi dut Oñatiko ETEOn.

metodo desberdinak

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.